Orriak

KOALA HIRUKIAK (abestia)

Hona hemen 3 urteko geletako maskoten abestia. Klika ezazu eta ... abestera!

He aquí la canción de las mascotas de las clases de 3 años. Clica y ... ¡a cantar!



Umandi ikastolan
be(he)ko solairuan
hiru koala txiki
pozik bizi dira
hirurak grisak eta
belarri iletsuak
anai-arrebak dira
oso antzekoak

Buru handia dute
ondo pentsatzeko
eta sudur iluna
hobeto usaintzeko
aho barruan hortzak
 hostoak jateko
atzaparrak dituzte
kulunka egiteko

Loti ederrak dira
beti lo eta lo
esnatzen direnean
apaindu ta guapo!
eukalipto-hostoak
jan ta jan, bapo!
hirukiak direla
Dunko, Miko, Mako